XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lezoko Hizkera

Pasaiako badiaren ertzean dagoen beste herria Lezo da eta historian barrena Pasaia bezalaxe itsasoari lotuta egon bada ere, eta egun, ekonomia mailan Pasaiari hertsiki loturik badago ere, hizkuntza mailan alde nabarmenak aurkituko ditugu Pasaia eta Lezoren artean.

Liburuxka honetan bi herrietako euskara dugu aztergai eta mintzagai, eta Pasaiako euskarari buruzko lehenengo lan dialektologiko sakona une honetan burutzen ari bada, ez da gauza bera gertatzen Lezorekin. Lezoko hizkera aztertzen 1997ko udazkenean hasiko da bertako lan-talde bat, Pasaian bezalaxe udalak kaleratutako beka bati esker.

Beraz, liburuxka honetarako eskura ditugun datuak oso mugatuak dira eta ez oso zientifikoak gainera, Pasaiakoen aldean, gauza asko belarria erne jarriz jasoak baitira. Gauzak horrela zenbait atal osatzea ezinezko gertatu zaigu.

Dena den, balio beza hurbilpen modura eta jendeak ideia bat egin dezan.

MAILA FONETIKO-FONOLOGIKOA

BOKALISMOA

Asimilazioa.